Dokumentu honetan, Boganek zure datu pertsonalak nola tratatzen dituen aurkituko duzu, baita Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrak (DBEO) aitortzen dizkizun eskubideei buruzko informazioa ere. Bogan erakunde talde bat da eta hautaketa prozesuei dagokien gaietarako entitate hauek osatzen dute: Agintzari, Zabalduz, Hirube, 3. Area, Adaka eta Zakan Sozial, langileak hautatzeko prozesuei eta harremanetarako datuei dagokienez.
Gizarte-erakunde bat gara, komunitatearen garapenean inplikatua dagoena. Gizarte-arloko esku-hartzearen eremuan lan egiten dugu, zailtasun-egoeran dauden pertsonen eta kolektiboen gizarte-beharrak gainditzera bideratutako proposamen berritzaileak abian jartzen eta kalitatezko zerbitzuak kudeatzen.
Jarduera horiek bertan inplikatutako pertsonen datuak erabiltzea eskatzen dute nahitaez, bereziki, lanpostuetarako eta hautaketa-postuetarako hautagaitzak kudeatzeko momentuan.
Datuak babesteko indarrean dagoen araudiari helduz pribatutasun-politika hau garatu dugu, gardentasun-printzipioa eta informatua egoteko eskubideak errespetatuz. Boganekin harremanetan jartzeko aukerak:
Webgune honetan arduradun gisa egindako tratamenduak.
| TRATAMENDU | HELBURUA | LEGITIMAZIOA |
| HAUTAKETA | Hautagaitzak eta lan-poltsa kudeatzea | Kontratu aurreko neurriak onartzea eta, hala badagokio, aplikatzea. |
| HARREMANETARAKO PERTSONAK | Kontratu-harremana. | Interes legitimoa Kontratu-harremana |
Boganek bere gain hartzen du euskal administrazio publikoen gizarte-zerbitzuei dagozkien zerbitzuak eta programak gauzatzea, edo lizitazio bidez eskuratzen diren beste zerbitzuen kudeaketa, bere jarduera nagusia den heinean.
Hurrengo eskubideez baliatu zaitezkela jakinarazten dizugu:
Eskubide hauek Bogani eska diezazkiokezu lehen adierazitako harreman bideen bidez. Era berean, Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erreklamazio bat aurkezteko eskubidea duzula jakinarazten dizugu, datu pertsonalen tratamenduari dagokion legedia urratu dela uste baduzu.
Datu pertsonalak modu egokian eta legea betez erabiltzea da gure helburua, indarrean dauden datuak babesteko printzipioak errespetatuz. Horretarako, datuen konfidentzialtasuna bermatzen duten segurtasun neurriak ditugu. Gure langileek eskatutako sekretu betebeharra betetzen dute ere. Bestalde, gure sistema eta prozesuetan hurrengo neurriak ematen dira: datuen zifratzea, baita pseudonimizazioa ahal den kasuetan, eta datuen osotasuna, eskuragarritasuna eta konfidentzialtasuna bermatzeko kontrol egokiak.
Orokorrean, aplikagarriak diren legeek ezarritakoa betetzeko mantenduko ditugu zure datuak. Hala ere, gehienez urtebetez mantenduko ditugu, informazioa lehenago aldatzen ez duzunean. Zure datuak ez badira jada legezko helburuetarako beharrezkoak, datu babesteko araudian zehaztutakoaren arabera suntsituko dira.
Zure datuak taldeko beste entitate batzuekin parteka ditzakegu RGPDren 48. kontsiderazioan agertzen den legezko interesa errespetatuz. Honetaz aparte, ez dizkiegu zure datu pertsonalak hirugarrenei lagako, aplikagarria den legezko betebehar bat burutzeko beharrezkoa ez bada.
Boganek ez du nazioarteko mailan zure datu pertsonalik helarazteko asmorik.
Boganek kudeatzen eta kontrolatzen ez dituen beste gune batzuetara lotutako hiperestekak ager daitezke Bogan webgunean Horregatik, Boganek ez du bermatzen, ezta erantzukizunik hartzen ere, beste webguneen edukiaren legezkotasunaz, fidagarritasunaz, erabilgarritasunaz, egiazkotasunaz eta gaurkotasunaz, ezta hauen pribatutasun praktikei dagokionez ere Mesedez, Boganetik kanpoko webgune hauetan informazio pertsonala eman aurretik kontuan hartu haien datu babesteko betebeharrak gureetatik desberdinak izan daitezkeela.
Boganek Pribatutasun Politika hau eguneratu beharko du. Horregatik, politika hau aldizka berrikustea beharrezkoa da, ahal bada webgunera sartzen zaren bakoitzean, jasotako informazio mota eta haren tratamenduari buruz egoki informatuta egoteko asmoz. Pribatutasun Politika Webgunearen bukaeran aurki dezakezu.
Copyright Agintzari Sozietate Kooperatiboa | Eskubide guztiak erreserbatuta.
